martes, 28 de octubre de 2008

The corporation

Korporazioak, instituzioak edo psikopatak? Hau da dokumental honetan plazaratzen diguten lehen galdera eta egia esan, honi erantzuna ematea ez da ahuntzaren gau erdiko eztula. Zenbaitetan bertan azaltzen direnak, sinesgaitzak iruditzen zaizkigun arren, errealitatearen isla da filmea. Sarritan itsu agertzen gara mundu honen aurrean, begiak irekitzeko baliagarria izan litekeena, inongo zalantzarik gabe.

Korporazioen helburua, epe laburreko irabaziak lortzea da, sor ditzaketen kalteak kontuan eduki gabe. Lortuko dituzten irabazi ekonomikoetan jarrita dute uneoro gogoa.
Hemen saltzen dena, kanpoan ekoizten da, ekoizpen gastuak murrizte aldera. Esate baterako, bizi-baldintza jasangaitzetan bizi diren Bangladesh eta Txinako biztanleez baliatzen dira, asko gosez hiltzen dira eta eskeini dezaketen gauza bakarra eskulan merkea da. Enpresariei langileen egoera zein den ez zaiei axola beren ekoizpena handitzen bada.

Gerra ere zilegi da batzuentzat. Gogora dezagun, martxoaren 11ko New York-eko atentatuaren inguruan broker bati galdetzean, gisa honetako zoritxarrek onurak ekartzen dituztela erantzuten zuela. Sinesgaitza benetan! Lurra, ura eta airea publikoak direla uste dugu, baina inozoak gu! Hauek ere pribatizatuta daude. Zenbait lekutako euri-ura ere korporazio batzuen menpe dago. Adibidez, Venezuelan Cochabamba herrian izugarrizko iskanbilak egon ziren uraren auzia dela eta, baina, azkenean enpresa publiko baten sorrerarekin beren eskubideak asetzea lortu zuten.

Diru egarri horrek mugarik ez duela argi geratu da ondorengo adibidean. Dokumental honetan haur batzuk zorionak zuri abesten azaltzeagatik 10000 euroko ordaindu behar zitzaizkien AOL time Warner enpresaren filial batek. Egoerak honela jarraituz gero, agian, egunen batean gure haurrek etxean abesti hau abesteagatik ere honelako dirutza bat oraindu beharko dugu.

Gauza bat argi dago, ezin dela ezer egin korporazioen sarean erori gabe. Michael Moorek dioen bezala, zerbait egitea beharrezkoa da, korporatiben itzalpetik atera eta mundua berriro ere gure eskuetan egon dadin.

No hay comentarios: