jueves, 16 de octubre de 2008

Txolarre Irratia


Hona hemen wikipediarako Txolarre Irratiari buruz egin dudan azalpentxoa:



2000. urtean ekin zion bere ibilbideari Txolarre Irratiak, Tolosaldean martxan jarritako euskarazko lehen irrati libreak. Hasiera batean, tolosaldeko 30 herriotan soilik zabaltzen zituen bere uhinak: Andoain, Aduna, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Ibarra, Elduain, Berrobi, Berastegi, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Altzo, Lizartza, Orexa, Amezketa, Abaltzisketa, Alegi, Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain, Legorreta, Albiztur eta Bidani-Goiatz. Gaur egun, berriz, irratiaren web gunearen bidez emisioa zuzenean entzun liteke edozein txokotatik.


Eguneroko programazioaren ardatza, TOLOSALDEKO AHOTSA izeneko magazina da (astelehenetik ostiralera 11etatik 14etara zuzenean, arratsaldez errepikatuta 19etatik 21etara). Programazioa Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroari esker eta gauetan, borondatez izaten diren musika saioei esker osatzen dute. Horrekin batera, formaziorako eskaintzen dituzten saioak ere badira: astean zehar arratsaldez, Loatzo Musika Eskolako edota Anoetako Herri Ikastolako ikasleek hartzen dute hitza saio ezberdinetan. Bukatzeko, programazioaren beste ardatz garrantzitsua, HITZAK HEGAN magazina da: trebakuntzarako komunikazio arloan dabiltzan gazteek osatzen duten, hiru orduko magazina larunbatero egiten dena (goizeko 10.30etatik 13etara, igandetan errepikatuta goizeko 11etatik 13etara). Ikasle hauek saio honetan beraien ikasketetan ikasitako teoria praktikan jartzeko parada izaten dute. Gainera, irrati librea izanik, jendeak bere gustoko irratsaioa egiteko aukera izaten du, horretarako nahikoa baita ideia bertako lan-taldeari azaltzea.

No hay comentarios: