jueves, 23 de octubre de 2008

Herri izenen ariketa

Irakurri arretaz ondoko esaldiak, ondo ahoskatzen saiatu eta esan bietatik zein dagoen ondo idatzita. Esaldiok telebistako zein irratietako informazio saioetan esateko moduan omen daude. Egilea: Gorka J. Palazio. CC 3.0 lizentziapean (byshare alike). Euskal Herriko Unibertsitatea.

0.a Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1a: Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2a: Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3a: Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4a: Georgiako hiriburua, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak aideak izan daitezkeela dakite askok.

5a: Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6a: Euskal arrantzaleek, Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.

Top 7a

Jarraian nire top 7a:

1. Youtube: http://www.youtube.com/
Orrialde honetan bideo ugari daudenez, gure ikusentzunezko proiektuetarako baliagarria izango da. Honen bidez, besteen bideoak hartu, gure bideoak sarean zabaldu... daitezkeelako.

2. Zamzar:http://www.zamzar.org/
Formatu aldaketak egiten dituenez, gure lanekin izan ditzakegun formato arazoak konpontzeko balio dezake.

3. Ebay: http://www.ebay.es/
Bertan ikus-entzunezkoen munduan kaleratzen diren azken produktuen eskaintza handia agertzen da, baita bigarren eskukoen produktuena ere. Denda sarean dagoenez, internet bidez berehalako erosketa egiten da.

4. Wikipedia:http://www.wikipedia.org/
Entziklopedia librea, sarean komunitate batek sorturikoa denez jendearen parte hartzean oinarritzen den sistemaz baliatzen da.

5. Worldphotos:http://www.worldphotos.com/
Nazioarteko gai ezberdinen inguruko irudi ikusgarriak eskaintzen ditu.

6. Onlinenewspapers: http://www.onlinenewspapers.com/
Mundu osoko egunkarien zerrenda agertzen da, informazioa sailetan banaturik.

7. Google:http://www.google.es/
Eskaintzen dituen zerbitzu guztiengatik garrantzitsua da. Informazioa, argazkiak, berriak, bideoak, e-mail zerbitzua... eskura jartzen dizkigu.

jueves, 16 de octubre de 2008

Txolarre Irratia


Hona hemen wikipediarako Txolarre Irratiari buruz egin dudan azalpentxoa:



2000. urtean ekin zion bere ibilbideari Txolarre Irratiak, Tolosaldean martxan jarritako euskarazko lehen irrati libreak. Hasiera batean, tolosaldeko 30 herriotan soilik zabaltzen zituen bere uhinak: Andoain, Aduna, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Ibarra, Elduain, Berrobi, Berastegi, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Altzo, Lizartza, Orexa, Amezketa, Abaltzisketa, Alegi, Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain, Legorreta, Albiztur eta Bidani-Goiatz. Gaur egun, berriz, irratiaren web gunearen bidez emisioa zuzenean entzun liteke edozein txokotatik.


Eguneroko programazioaren ardatza, TOLOSALDEKO AHOTSA izeneko magazina da (astelehenetik ostiralera 11etatik 14etara zuzenean, arratsaldez errepikatuta 19etatik 21etara). Programazioa Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroari esker eta gauetan, borondatez izaten diren musika saioei esker osatzen dute. Horrekin batera, formaziorako eskaintzen dituzten saioak ere badira: astean zehar arratsaldez, Loatzo Musika Eskolako edota Anoetako Herri Ikastolako ikasleek hartzen dute hitza saio ezberdinetan. Bukatzeko, programazioaren beste ardatz garrantzitsua, HITZAK HEGAN magazina da: trebakuntzarako komunikazio arloan dabiltzan gazteek osatzen duten, hiru orduko magazina larunbatero egiten dena (goizeko 10.30etatik 13etara, igandetan errepikatuta goizeko 11etatik 13etara). Ikasle hauek saio honetan beraien ikasketetan ikasitako teoria praktikan jartzeko parada izaten dute. Gainera, irrati librea izanik, jendeak bere gustoko irratsaioa egiteko aukera izaten du, horretarako nahikoa baita ideia bertako lan-taldeari azaltzea.