Gaur, egunak argituko zuela esan zidan bide bazterrean eserita egoten den agureak. Euriak nire pertsianaren kontra jotzean egiten duen soinuak ordea aurkakoa adierazi dit. Eta berriro sartu naiz ohera... Begiak itxi eta amets egiterari ekin diot... baina begiak ireki, belarriak erne, euriaren hotsa entzun dut berriro ere. Horregatik, begiak itxi eta amets egiteari ekin diot... amets egitea libre baita oraindik.
kale kantoitik...
paisaia zoragarriez gozatzeko, kanpora joan beharrik ez
No hay comentarios:
Publicar un comentario